eiderbaliospena
Azken idatziak 
22nd-May-2010 04:47 pm - ARIKETA 10
PUBLIZITATE SEXISTARI BEGIRA


Publizitate sexistari begira

Emakunderen baitako Begirak -Berdintasuna Garatzeko Iragarkien Aholkularitzak- honako jarraibide hauek eman ditu publizitate sexista antzemateko:

* Emakumeen aukerak eta espazioak mugatzen dituzten iragarkiak.
*
Emakumeak gizonezkoen menpeko erakusten duten iragarkiak.
*
Etxeko lanak emakumeen lan exklusibotzat agertzen dituzten iragarkiak.
*
Etxeko lanak parodiatzen dituzten iragarkiak.
*
Gorputza edo gorputzaren atalak saltzen den produktuarekin konparatzen dituzten iragarkiak inolako harremanik izan gabe.
*
Adituen ahots bakarra gizon batena denean.
*
Emakumeen edertasuna aitzakirik gabe handiesten den iragarkietan.
*
Bi sexuei erreferentzia egiteko genero maskulinoa bakarrik erabiltzen duten iragarkiak.

Ausaz, aukera itzazu 15 iragarki eta erabaki irizpide hauen arabera iragarki sexista den edo ez.

1- Honda - Héroes

Ez dago inolako sexismo aztarnarik iragarki honetan, izan ere, topikoak apurtuz, Emakumea da heroia eta teknologia puntako autoaren gidari. Mutilari begiratzen dioenean ez dio begiratzen txunditurik egongo balitz baizik eta harrotasun begirada bat da. Emakumea mutila baino “cool”agoa izango balitzan kotxe hori gidatzen duelako

2- BBVA – Aprovecha tu banco

Lehen iragarkia artu dut kontuan eta hemen ere, ez dago sexismorik. Bankuaren zuzendaria emakumezkoa da beraz, ez du errealitatearen gizarteko faltsukeriarik egiten. Zuzendari emakumezko honek protagonismo osoa dauka.

3- Nivea – Está en ti, siéntete 10

Bi modutara irakur daiteke iragarki hau. Iragarkia soilik emakumeentzat zuzendurik dago Niveak pere targeta emakumezkoa dela uste baitu baina niri otutzen zait, agian krema delako hori gizonezkoek ere erabili ahalko luketela. Iragarki honetan ordea, horrelako seinalerik ez da ageri protagonista bakarra emakume baita. Ez al dira ba gizonezkoak baztertzen?

Beste alde alde batetik ikusita ordea, off ahotsa gizonezkoa da, emakumezkoa izan beharko lukeen iragarki batean. Badiruri gizona “experto” bezala antzematen dela kremaren propietateak azaltzen dihoan ehinean.

Beraz, irakurketa hauen arabera, ez duke nik argi esango sexismorik dagoenik. Interpretazio anitz egin baitazteke iragarki berdinaren inguruan.

4- Anchor – Paradise City

Protagonistak behiak izanda ezer asko dago iragarki honetaz esaterik. Azpimarratuko nukeenn bakarra kamioi gidaria topikoetan jausita, gizonezkoa dela da, baina ez dut uste hori nahiko denik iragarki bat sexista dela adierazteko.



5- Footlocker – Passion For Trainers

Zapatila iragarki honetan emakumea badirudi gizonaren kontrola duela. Alde batetik, gizona zapatilekin jotzen du (iragarkiaren nahia delako erakustea zapatilak gozatzeko direla footlocker-en) baina beste alde batetik, gizonak esaten dio emakumeari zein zapatilekin jo behar duen. Hor ikusten da ordea nola emakumeak gizonak nahi duena egiten duen. Alde horretarik zertxobait matxista dela esango luke askok. Dena dela, nik uste, emakumearen irudia ez da inolatan degradatzen.

6- Apis - Tomates únicos, sabor irresistible

Argi dago iragarki honetan emakumea etxekoande-haur zaindari paperarekin lotzen dela. Izan ere, gizonezkoen aztartarik ez dago iragarkian eta horrek badirudi gizonezkoei bere haurrei jateko aukera kentzen zaiola. Beraz, sexista dela argi ikus daiteke.

7- Gallo – Gourmet

Iragarki honetan, Apis-enean bezalaze badirudi sukaldeko ardura emakumearena dela ikusten dela. Silvia Jato aurkezleak zuzenean hitzegiten du markaren produktu berriei buruz eta lehen irakurketa batean guztiontzat hitzegiten duela dirudiarren azkenean emakumezkoei soilik hitzegiten ari delakoaren antza artu diot nik. Sexista dela edo ez dela zaila da esaten baina sexista kutsu bat baituela esango nuke nik.

8- Cepsa – Este país está loco por la Roja

Iragarki hau selekzioarekin lotzen da eta berez, egun normal batean herialde batean ikusi daitekeen bizitza erakusten du. Bi sexuetako jendea ageri denez, ez dut ikusten sexista den aztarnarik.

9- McDonald's - Proud Papa

Iragarki honenetan berez hartzak dira protagonistak eta McDonald's-en janaria jatera doazenak. Azpimarratuko nukeen bakara zera da: emakumezko hartza etxekoandre bezala geratzen da etxean gizonezko hartza eta semean McDonald's jatera doazen bitartean. Hartzak sexismoa bultzatzen dutela esatea ordea zertzobait absurdoa ikusten dut.


10 - Global Fund – Baby in the sky

Iragarki hau marrazki animatuz egina dago eta protagonista oraindik jaio ez den haur bat da. Off ahotsa emakumezkoa da, agian haurrak emakumezkoei lotzen zaielako gehiago edo agian iragarkiak emakumezkoen afektibitatean jo egin eta unkitzea bilatzen duelako gizonengan baino baina sexista dela edo ez, ez dut argi ikusten.

11 - Axe – Sofaurus

Iragarki honetan sexista diren bi gauza ikusten ditut:

1- Gizonezkoak soilik lotzen dira futbola ikustearen jarduerarekin.

2- Gizonezkoak futbolarekin amaitu ondoren emakumeengan pentsatzen duela esaten du iragarkiak. Sofaurus delakoak Axe erabili, ohea ireki eta bi emakume agertzen dira barruan gorderik zeudela. Sexu erreklamu bat da eta emakumezkoa sexu objetu bezala erakusten duela argi dago.

Arrazoi honengatik iragarki hau sexista dela esango nuke Emakunderen irizpideen arabera.



12 – Central Lechera Asturiana – Mejor que mejor

Iragarki honetan emakumezko off ahotsa entzuten da. Elikadura produktu bat izanez, hemen ere badirudi etxekoak diren jarduerak emakumeekin lotzen direla. Noraino hau sexista den edo ez ordea, irizpide hauek erabilita ezingo nuke esan argiegi ez delako ikusten.

13 – Google – Speed Test

Iragarki honetan ez dira pertsonarik agertzen, eza off ahotsik beraz sexismoari buruz ez dago aztertzeko ezer.

14 – Viceroy - Caballo

Iragarki honetan protagonista Alonso da. Alonso zaldi baten kontrola hartzen zaiatzen da sexu desberdinetako jende anitz bera ikusten dabilen bitartean. Berez, ez da ikusten hemen inolako sexismo aztartarik.

15 – Nissan – Urban Bowling

Iragarki honetan ez da pertsonarik agertzen ezta off ahotsik.

Horrialde hau eguneratua izan da May 20th 2012, 9:56 am GMT.